Intro Loturak festival Intro Loturak festival Intro Loturak festival

Jaialdian, lanen programazioa aurkeztuko da, eta genero dokumental berriak zein narrazio digitalak emango dituzte jakitera. Horien bidez, migrazioko iragaitza eta errefuxiatuen zein migratzaileen helduera, harrera eta inklusioa irudikatzeko erronkari aurre egingo diote sortzaileek.

Jaialdia hibridoa da. Egoitza digitala dauka, eta on line ikusi daitezkeen lanak programatzen ditu. Egoitza fisikoa ere badu Getxoko udalerrian, eta honako hauxe antolatzen da bertan: kultura, gizarte eta hezkuntza arloko eremuetan zabalkunderako jarduerak zein tailerrak egitea eta Getxoko udalerriko eremu publikoan lanak ekoiztea.

Jaialdiak narrazio-adierazpide berrien balioa indartu nahi du, behar besteko tresnak direlako, jakintza, eraldaketa nahiz kohesio soziala sustatzeko eta herritarrak migrazioekin lotutako erronka berrien inguruan kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko.

DENA DELA… LOTURAK FESTIVALEN LEHENENGO EDIZIOA!!!

GIZARTEA, GENERO DOKUMENTAL BERRIAK ETA NARRAZIO DIGITALAK

ON LINE PROGRAMAZIOA

JAIALDIAREN ABIAPUNTUA ETA ISPILU DIGITALA

Jaialdiaren lehen edizioa bertsio digitalean egingo da 2020. urte honetan. On line jaialdian, errealitate birtualeko lanak eta elkarreraginezko dokumentalak eskainiko dira, eta gune honen bidez ikusi ahal izango dira. Era berean, jokorako eta elkarreraginerako zenbait aukera ere eskainiko dira gai sozialeko bideo-jokoen bitartez.

Lan gehienak ingelesez daude eskuragarri, eta haietako batzuek gaztelaniako azpitituluak dituzte. Lanek fitxa bana dute, eta honako hauxe agertzen da bertan: testuinguruan kokatzen laguntzeko informazioa eta ikusteko edota jokatzeko moduari buruzko azalpenak.

berriak

LOTURAK FESTIVAL

EXPLORA EL POTENCIAL DE LAS NARRATIVAS DIGITALES
COMO HERRAMIENTA DE SENSIBILIZACIÓN Y LA TRANSFORMACIÓN SOCIAL.