Ecosistema Loturak
Loturak Getxo

Loturak Festival Loturak Getxo proiektuarekin ezartzen den lotunearen bidez sortzen da. Loturak Getxo, hain zuzen ere, 2019an Getxoko udalerrian narrazio digitalak sortzeko egindako partaidetzazko proiektua da.

Loturak Getxok Getxoko udalerrian herritarren hausnarketarako prozesua bultzatzea du helburu, kulturarteko tokiko politikaren esparruan hiri abegitsuaren giltzarriak zehazteko eta herritarrak migratzaileen nahiz errefuxiatuen harreraren eta inklusioaren inguruan sentsibilizatzeko.

Loturak Festival Loturak Getxoren ondorioz sortutako lehenengo ekimena da, eta oso lagungarria da proiektua agerian jartzeko eta harrerarekin konpromisoa duten erakunde zein pertsonen sarea sortzeko orduan.

  1. urte honen amaieran eta 2021. urtearen hasieran, Moviltik Elkartea sare hori aberasten duten bi ekimen berri ekoizten hasi da: Loturak Emakumeok eta Loturak Eskola.

LOTURAK FESTIVAL

EXPLORA EL POTENCIAL DE LAS NARRATIVAS DIGITALES
COMO HERRAMIENTA DE SENSIBILIZACIÓN Y LA TRANSFORMACIÓN SOCIAL.