Dokumental interaktiboa

OBRERO

2011n Zeelanda Barriko Christchurcheko hirian gertatu zen lurrikara suntsigarriaren ostean, hiriak eraikuntzako langileak kontratatu zituen atzerrian, kaltetutako eraikinak konpontzeko.

3.000 inguru filipinarri bisak eman zitzaizkien (mejor poner sisados, que se entiende mejor), hiria konpontzeko eta berriro eraikitzeko obretan lan egin zezaten. Hala ere, langile batzuek ez zuten diru-sarrerarik izan urtebetean, kontratazioko bulegoei oso tarifa handiak ordaintzen egon behar izan zirelako, lan egin ahal izateko. Ohiko jarduketa da herrialde horretan.

Obrero lanak suspertzen ari den hiriaren erretratua egiten du, eta lurrikarak suntsitutako hiri honen berreraikuntzarako emigratu zuten langile filipinarrek atzerrian dituzten borrokak zein ametsak azaltzen ditu.

Norman Zafra zuzendari, kazetari eta ikertzailearen lan oso-oso hau plataforma anitzeko proiektu dokumental independentea da, eta, bertan, nabigatzeko moduko zenbait atal aurkituko dituzu:

  1. Christchurchen berreraikuntzaren historia (bideoak, testuak, argazkien galeria, 360º-ko nabigazioa).
  2. Berreraikuntzako langile filipinarren historiak (bideoak, arakatzeko moduko mapak, mikrodokumentalak, langileak hautatzeko prozesua PDF jaitsigarrian).
  3. Langileek atzerrian dituzten arazoak (mikrodokumentalak, elkarrizketak).
  4. Filipinarren lan-migrazioaren historia (bideoak, datuen grafikoak, testuak, estatistikak…).
  5. Obrero lanari buruzko ondorioak (bideoak, testuak, lan-arloarekin lotutako politikak arakatzeko nabigazioak…).
  6. Gunearen mapa.

Obrero inolako babesik eta laguntzarik gabe egindako lana da, Norman Zafraren ustez kazetaritza garaikidean izan behar den askatasun narratzailea eduki ahal izateko.

Date:
Mota:
WebDoc interactivo
Hizkuntza:
Inglés
Urtea:
2018
Herrialdea:
Nueva Zelanda
Egileak:
Norman Zafra
Proiekturako esteka:
www.obrerofilm.com
360º argazkien bilduma:
facebook.com/obrero-film
Galeria

LOTURAK FESTIVAL

EXPLORA EL POTENCIAL DE LAS NARRATIVAS DIGITALES
COMO HERRAMIENTA DE SENSIBILIZACIÓN Y LA TRANSFORMACIÓN SOCIAL.