bideojokoa

SURVIVAL

sinopsia

Gerratik, gosetetik eta bizi-baldintza latzetatik ihesi Afrikatik emigratu behar duzun neska gaztea zara. Itsasartea pateran gurutzatzea baino arriskutsuagoa izango ote da hori?

NOLA JOKATU?

Horizontalean jarri mugikorra eta geziak erabili, alboetara mugitzeko eta jauzi egiteko.

ZERGATIK JOKATU BEHAR DUZUN / ZER EKARPEN EGINGO DIZUN

Espainian oso ohikoa den errealitatea agertzen da. Gibraltarreko itsasartea pateran zeharkatzean, hamarnaka migratzaile hiltzen dira urtero. Lehenengo pertsonan azaltzen da gizarte-inklusioaren odisea: migrazio-bidaiako etapa guztiak, helmugara iristea, mafien estortsioa edo Mediterraneoa pateran zeharkatzeko bidaia.

PROIEKTUA

Gazte espainiarrek Algecirasen garatu dute oso-osorik, migratzaileekin eta errefuxiatuekin batera, Nazio Batuetako Zibilizazioen Aliantzaren, bertako Peace App Programaren eta Omnium Lab Studios estudioaren laguntzaz. Proiektua lehenengo lan-fasean sortu zen, eta, bertan, UNAOCeko teknikariek bederatzi nazionalitate desberdineko 25 gazte prestatu zituzten talde-lanean eta bideo-jokoa eratzeko funtsezko oinarrietan, Scratch programaren bidez.

NOLA JAITSI JOKOA?

Dohainik iOSen eta Androiden.

Date:
Sistemak:
iOS eta Android
Publiko:
Publiko guztientzat
Hizkuntza:
Castellano eta árabe
Urtea:
2017
Herrialde:
Espainia
Egileak:
Omnium Lab
Proiekturako esteka:
omniumlab.com/survival
Mota:
Abentura
Gatazka:
Immigrazioa, Gibraltarko itsasartea gurutzatzea.
Iraupen:
30 minutu

Galería

LOTURAK FESTIVAL

EXPLORA EL POTENCIAL DE LAS NARRATIVAS DIGITALES
COMO HERRAMIENTA DE SENSIBILIZACIÓN Y LA TRANSFORMACIÓN SOCIAL.