Loturak kultura-ekitaldi bat da, eta migrazio-prozesuak eta prozesu horiek eragiten dituzten kausak ikusarazteko eta irudikatzeko erronkari heltzen dio. Jaialdi-formatura jotzen dugu, mekanismo eta tresna artistiko eta kultural berrien bidez esploratzeko eta esperimentatzeko, dela herritarren sentsibilizazioa ndartzeko, dela hiriek migratzaileen harrerari eta gizarteratzeari ematen dizkieten erantzunak errazteko.

Gure helburua da migrazioen gaineko egungo begiradak berrikustea (horietako asko anomaliak dira), bestearen begirada erakusten duten diziplina narratibo artistiko eta digitalen bidez, zeinek hirien etorkizunari buruz espekulatzen baitute, bestelakotasuna barneratzea sustatzen baitute eta erakusten baitute egungo hibridazio kulturalaren isla, bai eta haien oraina eta geroa ere.

Jaialdiaren egitarauak hainbat jarduera ditu, besteak beste, dokumental-emanaldiak, errealitate birtualeko lanak edo mundua beste pertsona batzuen begien eta gorputzaren bidez esperimentatzea ahalbidetzen duten instalazio artistikoak.

Tailerrak ere egingo dira, hala nola etorkizun interkulturalak ikertzeari buruzkoa, migratzaile gazteekin batera mikronarratibak sortzekoa edo partaidetza-argazkigintzako lantegia, zeinean aurpegiak muntatuko baitira bestelako aurpegiak sortzeko eta haiei ere ahotsa emateko. Azkenik, ikus-entzunezko kontzertu bat ere izango da, San Frantzisko auzoko kulturartekotasuna hizpide hartuta.

Loturak es un evento cultural que aborda el reto de visibilizar y representar los procesos migratorios y las causas que los motivan. Recurrimos a un formato de festival para explorar y experimentar a través de nuevos mecanismos, herramientas artísticas y culturales para favorecer tanto la sensibilización de la ciudadanía, como las respuestas de las ciudades a la acogida e inclusión de las personas migrantes.

Nuestro propósito consiste en revisar las miradas actuales sobre las migraciones (muchas de las cuales son anomalías) a través de disciplinas narrativas artísticas y digitales que muestran la mirada del otro, que especulan sobre él futuro de las ciudades, que promueven la inclusión de lo distinto y muestran los futuros presentes y los reflejos de las hibridaciones culturales contemporáneas.

El programa del festival cuenta con diferentes actividades, entre las que se incluyen proyecciones de documentales, obras de realidad virtual o instalaciones artísticas que permiten experimentar el mundo a través de los ojos y el cuerpo de otras personas.

También se van a realizar talleres de investigación de futuros (interculturales), cocreación de micronarrativas con jóvenes migrantes y de fotografía participativa, en el que se realiza un ensamblaje de rostros para crear otros nuevos y darles voz. Finalmente, el programa también cuenta con un concierto audiovisual sobre la interculturalidad en el barrio de San Francisco.